aza 10, 21:30 Azkoitia
Txerloian elkartutako 1.400 zaleren babesean, Anaitasunak 1-6 galdu du Alavesen aurka jokatutako Espainiako Errege Kopako kanporaketa. Lehen zatian indartsu aritu dira gorritxoak, eta markagailua 1-2 zela joan dira aldagelara. Bigarren zatia, ordea, maldan gora igaro dute etxekoek. Bata bestearen atzetik iritsi dira babazorroen golak Anaitasunaren atera. Emaitzak emaitza, Azkoitiko taldeak betirako gogoratuko du gaurko eguna.
aza 10, 18:00 Urola kosta
Hainbat enpresa, ikastetxe eta udal zerbitzuk bat egingo dute biharko lanuztearekin, eta aldaketak izango dira garraio publikoan ere. Arratsaldean, berriz, manifestazioak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan.
aza 10, 15:56 Azkoitia
Gaur arratsaldean jakinarazi dute aurkitu dutela atzotik bila zebiltzan 52 urteko emakume azkoitiarra.
Andu Altzariak (Orio)
Jarri harremanetan.
Aztiria marmolak (Azpeitia)
Zure etxea edo negozioa edertu, ka…
aza 10, 23:00 Azkoitia
1-6 galdu du Anaitasunak Alavesen aurka, gaur Txerloian jokatutako Espainiako Errege Kopako kanporaketa, baina gorritxoak ez dira sentipen txarrez gelditu. Anaitasunako entrenatzaile Loren Barbadok partida amaitzean eskainitako prentsa agerraldian esan du gaurko "emaitzak bi taldeen arteko aldea adierazten" duela, baina zelaian egindako lanarekin "harro" agertu da, lehen zatian egindakoarekin batez ere. Gaurko partidako irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da hau.