Asteazkenean, azaroaren 11n, izango den greba orokorraren atarian, herri argazkia atera zuten hainbat lagunek atzo. Joan zen asteazkenean izan zen lanuztea antolatzeko batzar orokorra, eta hitzordu hartan adostu zituzten grebaren egunean zer mobilizazio egingo dituzten Zumaian, eta horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Hain zuzen, 18:00etan, manifestazioa egingo dute Beheko Plazatik abiatuta.