urr 11, 11:00 Zarautz
Besteak beste, Nautiko eta Bederen tabernen aurrean botaola-horma eraikitzen hasi dira jada, eta hainbat gunetan malekoiaren kota igo eta zorua berritu dute. Dena ondo bidean, obrak urte amaierarako amaituko dituzte.
urr 11, 08:29 Aizarnazabal
Plazako 2. zenbakian dago kokatuta jubilatuen etxea, eta berregokitzen hasi dira hango zerbitzua atzera herritarren eskura jartzeko. Lanak hiru hilabete eta erdian bukatzea aurreikusten du udalak, eta obrak bukatzean, zerbitzuaren emakidarako deialdi publikoa egingo du.