Lasaorreka bidean asfaltatze lanen bigarren fasea egin dute

Iraia Oteiza

Asfaltatu berri duten Lasaorreka bidea. (Zestoako Udala)

Joan zen urtean lanen aurreneko fasea egin zuten; orain, bigarren fasea bukatuta, osorik amaitu dituzte Lasaorreka bideko asfaltatze lanak.

Lasaorreka bidean, Otolatik Itzirako bidegurutzera arteko errepide zatian, asfaltoa berritzeko bigarren faseko lanak egin ditu Zestoako Udalak. Joan zen urtean asfaltatze lanen lehenengo fasea egin zuten, eta bigarren fasea amaituta, eremu horretako asfaltatzen lanak amaitu dituzte dagoeneko.

Lan hauek Asfaltos Urretxu enpresak egin ditu, guztira 67.180,52 euroko kostuarekin (BEZ barne). Obren finantzaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 35.000 euroko diru laguntza eman du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide