Gizon bat atxilotu zuten larunbatean Zarautzen, genero indarkeria egotzita

Maddi Txintxurreta urr 07, 10:29 Zarautz

Genero indarkeriagatik salatutako gizon bat atxilotu zuen larunbatean Ertzaintzak, eta epailearen aurrera eraman zuten igandean.

Hiru gizonek egindako erasoa salatu du adin txikiko batek eta manifestazioa deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak

Maddi Txintxurreta urr 06, 18:24 Zumaia

Larunbatetik igandera bitarteko gauean izan zen erasoa, adin txikiko emakumea etxera bidean zihoala. Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri zuen igandean Zarauzko komisarian, eta abian da ikerketa. Zumaiako Mugimendu Feministak  bere haserrea adierazi du, eta eraso matxista gaitzesteko manifestazioa deitu du ostiral arratsalderako.