Oraindik izena eman daiteke asteazkenean hasiko den emakume artisten zikloan

Onintza Lete Arrieta

Emakume bat artelan bat margotzen. (pixabay)

Zorione Mendezek gidatuko du ikastaroa, euskaraz, eta azaroaren 4an izango da lehen saioa, Saregile emakumeen etxean. 

Saregile emakumeen etxearen Ahalduntze Eskolako eskaintzaren barruan, emakume artisten zikloari ekingo diote datorren astean. Zorione Mendezek gidatuko du ikastaroa, euskaraz, eta azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an eta 16an izango da, asteazkenetan, 17:30-19:30 artean (12 ordu). 12 euroko ekarpena egin beharko da. 

Ahalduntze Eskolak emakumeen autonomia eta konfiantza indartzea du helburu, elkarrekin ikasteko, esperientziak partekatzeko eta sareak ehuntzeko. Prestakuntzarako gunea ez ezik, emakumeen arteko topaketa, saretzea eta ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzeko espazioa ere bada. Hemen ikus daiteke Ahalduntze Eskolako eskaintza osoa.

Halaber, gogorarazi dute ikastaroaren ordainketa eskudirutan egingo dela, eta behar dutenek haur zaintza zerbitzua eskatu ahal izango dutela izena ematerakoan. 

Informazio gehiago behar izanez gero, Saregilekin harremanetan jar daiteke saregile@orio.eus helbide elektronikoan, 623 178 553 telefono edo WhatsApp zenbakian, edota Instagramen, @saregileetxea kontuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide