Artisau azoka eta umeen bizikleta probak, YK Riders Festaren azken txanparako

Julene Frantzesena urr 11, 17:04 Azpeitia

Askotariko produktuak eskuratzeko aukera izan dute herritarrek, hainbat postu jarri baitituzte eskualdeko artisauek eta sortzaileek. Arratsaldean umeen bizikleta lasterketak egin dituzte, eta gero, musika emanaldiak izango dira: erromeria, Azax taldea eta DJak.

Sortzaileen erakusleiho bilakatu da Lege Zaharren Enparantza

Intza Trula urr 11, 13:00 Zarautz

Urriko V. Azoka ari dira egiten Lege Zaharren Enparantzan, eta postuak 20:00etara arte egongo dira zabalik. 25 postuk osatzen dute aurtengo azoka, eta horien artean bitxiak, arropa, poltsak edota ipuinak aurki daitezke.

Herriko plazan, Azkoitia
Azoka Plaza, Azpeitia