Telebista

Albistegia

Egilea: Guka Telebista
28 atal ikusteko
Bizitzeko etxe eske, kalera
2026/11/11

Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez adierazten zuten pankartak eskuetan zeharkatu dituzte milaka herritarrek Azkoitiko, Azpeitiko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako kaleak. Aspaldiko mobilizazio jendetsuenak izan dira gaur eskualdean.

Loren Barbado: "Partidaren emaitzaz harago, asko disfrutatu dugun eguna izan da"
2026/11/10

1-6 galdu du Anaitasunak Alavesen aurka, gaur Txerloian jokatutako Espainiako Errege Kopako kanporaketa, baina gorritxoak ez dira sentipen txarrez gelditu. Anaitasunako entrenatzaile Loren Barbadok partida amaitzean eskainitako prentsa agerraldian esan du gaurko "emaitzak bi taldeen arteko aldea adierazten" duela, baina zelaian egindako lanarekin "harro" agertu da, lehen zatian egindakoarekin batez ere. Gaurko partidako irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da hau. 

3 min
Errebantxaren aitzakian, Frontoi Txikia berriz ere leporaino bete dute
2026/11/09

Iazko Ardo Egunean, lagunarteko pilota apustu batek sekulako ikusmina sortu zuen herritarren artean, Frontoi Txikiko harmailak jendez estaliz, eta zapatuan, iazkoaren errebantxak, iazkoaren pareko irudiak utzi zituen. Zestoarrak eta Azpeitiarrak dira nor baino nor aritu ziren pilotariak, jarraitzaileei dagokienez behintzat profesionalen inbidiarik behar ez luketenak.

2 min
Abiadura eta trebezia, Zestoako pumptrackean
2026/10/31

Haur eta gaztetxoentzako ikastaroa egin zuten atzo arratsaldean Zestoako pumptrackean. Bizikletak, patineteak, patinak eta skateak hartuta, parte hartzaileek trebetasunak lantzeko eta ederki pasatzeko aukera izan zuten.

5 min
Txikitasunean Handi festako giza proba erronka, bideoan
2026/10/18

Arroabeko Txikitasunean Handi festaren barruan, giza proba erronka jokatu zuten atzo, larunbatez, Aizarnazabalgo eta Arroabeko emakumeek. 500 kilo inguruko harriarekin hogei minutuan plaza gehien egiten zituenarentzako zen garaipena, eta Aizarnazabalgoak nagusitu ziren; 60 plaza osatu zituzten, eta Arroabekoek, berriz, 57. Proba amaitu ostean, Aizarnazabalgo Ainhoa Etxaberekin eta Arroabeko Lorea Ilundainekin eta Amets Torresekin hitz egin zuen Gukak. Hona hemen hango irudiekin osatutako bideoa. 

6 min
Erantzun bikaina izan du Azkoitiko I. Puzzle Txapelketak
2026/10/18

Antolatzaileak pozik agertu dira puzzle txapelketaren Azkoitiko lehen aldiak izan duen arrakastarekin. Nerea Soraluzek balorazio positiboa egin du txapelketaz Gukako kameren aurrean.

YK eta Arauntza Riders "oso pozik", lau eguneko festak eman duenarekin
2026/10/13

Ostegunetik igandera askotariko ekitaldiak egin dituzte skate parkearen bueltan, YK Riders Festa tarteko. Urtez urte hazten ari den festaren bosgarren edizioaren balorazio "oso positiboa" egin dute.

2 min
Giro bikaina sortu da skate parkeko erakustaldiaren bueltan
2026/10/10

YK Riders Festen barruan, scoterretan, bizikletetan nahiz skatetan ibiltzeko duten abilezia erakutsi dute hainbat lagunek; tartean, hainbat azpeitiarrek. Bihar segituko dute egitarauarekin; izan ere, artisau azoka eta umeen bizikleta lasterketak izango dira, baita musika emanaldiak ere.

3 min
Zer iritzi dute herritarrek saihesbide berriko lehen zatiaren irekieraren inguruan?
2026/10/05

AP-8 autobideko irteerako biribilgune berritik Abendaño industrialdera doan saihesbideko lehen zatia zabalik dago lehengo astetik. Bide berriak herritik pasatzen den trafiko astuna arintzea du helburu. Guka kalera atera da aldaketa horien inguruan herritarrek duten iritzia jakitera.

Bideoan, XVII. Flysch Trail mendi lasterketa
2026/10/04

Atzo jokatutako proban Amets Aranberri eta Leire Urritegi nagusitu ziren proba luzean, eta motzean, berriz, Asier Medina eta Ania Hernandez izan ziren garaileak. Lauren iritziak bildu zituen Guka Telebistak proba amaitu berritan. 

Itasua IATko langileek 83 egun daramatzate greba mugagabean
2026/10/02

Bergarako eta Zarauzko Itasua IATko langileek 80 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean, eta atzo aldarrikapenak kalera atera zituzten Borroka da bide bakarra! lelopean. Lege Zaharren Enparantzatik abiatu, eta herriko kaleak zeharkatu zituzten lan baldintzak hobetzea eta enpresarekin benetako negoziazioa izatea eskatuz. Beharginek jakitera eman dutenez, gatazka konpondu ezean greban jarraituko dute.

Hegaluzea, Parrilla Festaren atariko protagonista gozoa
2026/10/02

Asteazken iluntzean sukaldaritza tailerra egin zuten hainbat oriotarrek Aldapa elkarte gastronomikoan, hegaluzea hiru modu desberdinetan prestatuz. Bapo afaldu zuten gero. Parrilla Festaren atariko azken ekintza izan zen. Gaurtik igandera herria bete-betean murgilduko da festa gastronomiko horretan. 

0 atal ikusteko