Gurpil gainean aritzeko hitzordua izan zuten atzo, ostirala, Zestoako haur eta gaztetxoek. Gaztelekuak antolatuta, 6 eta 16 urte bitartekoentzako ikastaroa egin zuten herriko pumptrackean, 17:00etatik 19:00etara.
Bizikletak, patineteak, patinak eta skateak hartuta bertaratu ziren parte hartzaileak, eta pumptrackeko gorabeheretan barrena aritu ziren arratsaldean. Teknika landu eta gurpil gainean trebatzeko aukera izateaz gain, lagunartean gozatzeko tartea ere izan zuten gaztetxoek. Giro ederrean egin zuten saioa, eta parte hartzaileek ederki pasatu zuten pumptrackeko bihurgune, aldapa eta gorabeheretan barrena.