Albistegia

Erantzun bikaina izan du Azkoitiko I. Puzzle Txapelketak

Andoni Elduaien - Gorka Eizagirre

Antolatzaileak pozik agertu dira puzzle txapelketaren Azkoitiko lehen aldiak izan duen arrakastarekin. Nerea Soraluzek balorazio positiboa egin du txapelketaz Gukako kameren aurrean.

Azkoitiko I. Puzzle Txapelketak eman du aurtengoz berea. Atzo, zapatua, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan bildu ziren herriko nahiz propio horretara Azkoitira etorritako puzzle zaleak. Arrakasta handia izan du txapelketaren lehen aldiak; izan ere, 33 bikotek parte hartu dute banakako lehian, eta 44 bikotek binakakoan. 

Arratsaldeko hitzorduan, Valladolideko Sonia eta Alba Alonso ahizpek eskuratu zuten garaipena; Donostiako Nerea eta Mikel Rodriguez anai-arrebak sailkatu ziren bigarren eta Kantabriako Cartes herriko Lara Perez eta Pablo Leal, hirugarren. Antolatzaileek, baina, herriko lehen bikotea ere saritu zuten, eta Oihane Arozenak eta Alazne Vesgak lortu zuten garaipena, parte hartu zuten Azkoitiko hemeretzi bikoteetan azkarrena haiena izan baitzen. Goizean ere arratsaldeko izenak izan ziren protagonista. Nerea Rodriguezek lortu zuen garaipena, Lara Perez sailkatu zen bigarren, eta Sonia Alonso hirugarren. Azkoitiarren artean, berriz, Elisabete Juaristi nagusitu zen.

Antolatzaileak pozik agertu dira puzzle txapelketaren Azkoitiko lehen aldiak izan duen arrakastarekin. Nerea Soraluzek balorazio positiboa egin du txapelketaz.

Erlazionatuak

Hasi dute Elkargunean puzzlearen festa

Andoni Elduaien urr 17, 13:14 Azkoitia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide