Anaitasuna futbol taldeak Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketa jokatuko du bihar, Txerloian. Lehen Mailan diharduen Alaves izango du aurkari Azkoitiko taldeak. 1.400 bat zale elkartuko dira herriko futbol zelaian.
Zarauzko gizonezko beteranoen saskibaloi taldea sortu dute, Zasttonak izenarekin, eta Gipuzkoako liga eratu berrian lehiatzen ari dira ilusioz.
Donostiako portuan eta hango arranplan izan da gaur Guka Telebista, Kontxako Banderako protagonisten iritziak bertatik bertara jasotzeko. Arraunlariak ez ezik, zaleak ere harrapatu ditu Gukak.
Txupinazoa botata, festa bete-betean murgildu dira Zestoan. Pregoia irakurri duen Arantxa Rezabalekin, Mikel Arregi alkatearekin eta paella lehiaketan parte hartu duten hainbat kuadrillarekin hitz egin du Gukak bideo honetarako.
Udako tenperatura altuen eraginez, mahastien zikloa azkartu egin da, eta eskualdeko txakolindegietan dagoeneko hasi dira fruitua biltzen. Mahats urte ona izan dela diote, baina kezkatuta daude ekoizleak.