Getariako udaletxearen arkupera gerturatzen direnek Babexa merkatari elkartearen mahaia topatuko dute. Izan ere, herriko merkataritza sustatu nahi du Babexak, eta elkartearen jardunaren berri emateko postua jarri zuen atzo, eta gaur ere horrela egingo du.
Gainera, Babexak erruleta bat ere izango du postuan, eta herritarrek zozketetan parte hartu eta sariak irabazteko aukera izango dute bertan. Hori horrela, goizean 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da postua zabalik.