Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontra kalera aterako dira Aian eta Orion

Julene Sorarrain

Aian egindako Azaroaren 25eko elkarretaratze bat. (utzitakoa)

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren astean, hilak 25, eta elkarretaratzeak deitu dituzte bi herrietako talde feministek.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren astean, Azaroak 25, eta Aian eta Orion deialdi bana egin dute bi herri horietako talde feministek.

Aian, elkarretaratzea antolatu dute 19:00etarako plazan. Aurrez, ordea, txokolate beroa banatuko dute. 18:15ean elkartuko dira zimitorioan, eta eskulanak egiteko txokoa ere izango da.

Orion ere 19:00etarako jarri du hitzordua Orioko Mugimendu Feministak. Ez ginen atzera egiteko jaio lelopean, Herriko Plazan elkartuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide