Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, eta Urola Kostako Itaiak mobilizazioa deitu du egun horretarako. Lege Zaharren Enparantzan jarri dute hitzordua, 18:30ean.
Horri lotuta, gaur eguerdian arte erakusketa egin dute Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan; hasiera batean Frontoi Txikin egin asmo zuten, baina eguraldi ez da lagun izan eta azken unean lekualdatu egin behar izan dute. Mostran hainbat arte diziplenetako piezak jarri dituzte erakusgai: margolanak, marrazkiak, kartelak, idatziak, harizko lanak eta abar.
Horrez gain, Antzerki Kolektiboko kideek Gracia Morales antzerkigile andaluziarraren Como si fuera esta noche obraren euskarazko moldaketa antzeztu dute. Era berean, mokadutxoak jateko aukera izan dute bertaratu direnek.