Azken urteetan Zarauzko Udalak Astiko kirol gunearen inguruko hainbat lur-sail erosi ditu, etorkizunean, gune hau handitzeko helburuarekin. Otsailean egin zen hitzarmenean jasotzen zen eremu horretan kirol instalakuntzen zabalpena egin zitekeela. Beraz, Astiko kirol-instalazioetan egingo den zabalpenean, herritarren parte hartzea deitu ditu Udalak.
Plan orokorraren aldaketak egin dira eta instalakuntzak handitzeko lanetan hasiko dira laster. Hala ere, aldez aurretik, herritarrek ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izango dute. Alde batetik, hirigintza@zarautz.eus helbidera idatzita bidali daitezke eskaerak, eta bestetik, Udalaren webguneko parte hartu atalean ere egongo da harremanetan jartzeko aukera. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da.
Horrez gain, ostegun honetan, gaiaren inguruan sakonago hitz egiteko eta proposamenak herritarrei helarazteko, saio ireki bat egingo dute Etxezabalako bilera aretoan, 18:00etan.