Herriko hiru zebra bide igoko dituzte, oinezkoen "irisgarritasuna eta segurtasuna" bermatzeko

Julene Sorarrain

Herriko zebra bide bat. (Orioko Udala)

Lehenengo, Bikamiota kaleko zebrabidea igotzeko lanak hasi dituzte, haur parkearen ondokoa. Ondoren, Arrantzale kalekoa eta Baxoalde 6 parekoa igoko dituzte. 

Orioko Udalak, herriko mugikortasun eredu jasangarria eraikitzeko lanen barruan, herriko hiru zebrabide gehiago igoko dituela jakinarazi du. Lan horiekin, hain justu, "oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta segurtasuna bermatuko" ditutze, autoen abiadura murriztuz.

Lehenengo, Bikamiota kaleko zebrabidea igotzeko lanak hasi dituzte, haur parkearen ondokoa. Obra horrekin batera, parkean iturri bat jartzeko instalazioa ere egingo dutela jakinarazi du erakundeak; ura eta saneamendua beste espaloian baitaude, eta parke ondora eramateko aprobetxatuko da.

Ondoren, Arrantzale kalekoa eta Baxoalde 6 parekoa igoko dituzte. Lanek trafikoari eragingo diete puntualki, eta horrenbestez, udalak barkamena eskatu du eragozpenengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide