Lorategiak berritzeko lanak tarteko, herritarrek loreak hartzeko aukera izango dute bihar

Julene Sorarrain

Loreak, Eusko Gudari kaleko lorategi batean. (Julene Sorarrain)

Udalak herriko lorategiak berritzeko lanak hasiko ditu bihar, eta bertako loreak oraindik egoera onean daudenez, herritarrek landare horiek etxera eramateko aukera izango dute. 

Orioko Udalak, herriko lorategiak berritzeko lanen barruan, Eusko Gudari eta Kaia kaleen arteko bidegurutzean dauden loreak aldatuko ditu bihar, asteartearekin, 10:00etan.

Bertako loreak oraindik egoera onean daudenez, udalak herritarrei horiek aprobetxatzeko aukera eskaini nahi die. Hain zuzen ere, interesdunek 10:00etan bertara gerturatu eta landareak etxera eramateko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide