Gaur gauean AP-8ko irteera itxita egongo da Behobiako noranzkoan

Eneko Eizagirre Perez

AP-8 autobidearen argazki bat. (Utzitakoa)

Gaurko 20:00etatik biharko 05:00ak bitarte, itxita egongo da Oriotik, Behobiako noranzkoan AP-8ko irteera.

Mantentze lanei ekingo diete gaur gauean Orioko autobidean, eta AP-8ko Behobiarantz joateko irteera itxita egongo da hainbat orduz. 20:00etan hasiko dira sarrera adarreko obrak, eta 05:00ak bitarte iraungo dute. Ondorioz, ezin izango da Orioko ordainlekutik AP-8ra sartu aurreikusitako ordutegian.

Tarte horretan, Oriotik abiatuta Behobiako norabidea hartzea aurreikusita zuten ibilgailuek, Zarauzko AP-8ko irteera hartu beharko dute N-634 errepidea zeharkatu ondoren. Obra hauen harira, ordu tarte hauetan egin beharreko bidaiak ongi antolatzea aholkatu du Bidegik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide