Baranda berriak jarri dituzte aste honetan Getariako Aldamar parkera igotzeko eskaileretan. Hain zuzen ere, asteazkenean aritu ziren beharginak aipatu barandak instalatzen espazio autogestionatu berriaren sarreraren alde bietan.
Herriko gazteei zuzendutako espazioa ezagutzera emateko ate irekiak egin zituzten joan den asteburuan, eta ordurako baranda berriak jarrita egotea espero bazuten ere, lanak egun batzuez atzeratu ziren, eta behin-behineko baranda jarri behar izan zuten. Orain, gune berriko aurrealdeko obrak amaituta, Aldamar parkera igotzeko eta jaisteko segurtasuna bermatuta izango dute herritarrek.