Marianton parketik tren geltokira joateko pasabidea itxita egongo da bihar

Maddi Txintxurreta

Marianton parkearen eta geltokiaren arteko kalea itxita egongo dela iragartzeko kartela. (Utzitakoa)

Bidaiariak Alai auzuneko dorreetatik joan beharko dute tren geltokira, itxita egongo baitira Mariantonetik geltokira joateko eskailerak eta aldapa.

Marianton parkearen aldameneko bidegorria hormigoitzeko lanak egingo dituzte bihar, ostirala. Hori dela eta, Mariantonetik tren geltokira iristeko pasabidea –eskailerak eta aldapa– itxita egongo da, eta bidaiariek Alai auzuneko dorreetatik egin beharko dute geltokirako joan-etorria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide