Bihar Zubimusu kalea erabiltzea saihesteko eskatu dute

Aitziber Arzallus

Zestoako Zubimusu kalea. (Guka)

Hormigoia botako dute bihar eta ondorioz kamioiak ibiliko dira aurrera eta atzera. 

Zubimusu kalean egiten ari diren etxebizitza eraikin berriko lanak direla eta, bihar, azaroaren 4a, ezingo da normaltasunez zirkulatu inguru horretan. Hain zuzen ere, hormigoia botatzeko lanak egin behar dituzte bihar, eta ondorioz, bidegurutzean kamioi bat egongo da egun guztian eta kalean zehar ere kamioiak ibiliko dira etengabe. Ondorioz, trafikoa moztuko ez duten arren, oztopatu egingo dute, eta txandaka emango dute pasatzeko baimena. Herritarrei pazientzia eskatu diete, eta posible duten heinean errepide hori erabiltzea saihesteko eskatu

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide