Arteagako sarreretako bat itxita egongo da asteburura bitartean

Iraia Oteiza

Arteaga auzorako sarreretako bat. (Guka)

Arteaga auzoan espaloi berria egiteko lanen barruan, errepidean bertan egin beharreko lan batzuek eragina izango dute trafikoan. Hori hala, Zestoatik Zumaia aldera doazen ibilgailuek ezingo dute Arteagako aurreneko sarreratik auzora sartu. 

Arteaga auzoan espaloi berria egiteko lanean ari dira, eta aste honetan errepidean bertan egin beharreko lan batzuek trafikoan eragina izango dute. Hori horrela, Zestoatik Zumaia aldera doazen ibilgailuek ezingo dute Arteagako aurreneko sarreratik auzora sartu. Horren ordez, errepidean behera jarraitu eta gasolindegi pareko sarrera erabili beharko dute. 

Zestoako Udalaren arabera, lanek ostiralera bitartean izango dute eragina trafikoan, eta astebururako berriro errepidea normaltasunez irekitzea aurreikusten dute. Erakundeak barkamena eskatu du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide