Sotora jaitsi den bosgarren gonbidatua Itsaso Garin zarauztarra da, eta Julene Sorrarain kazetariarekin aritu da solasean. Ikus-entzunezkoetan graduatu ostean, arte zuzendaritzan eta eraikuntza efimeroan trebatu zen Bartzelonan, eta azken urteotan zinemaren industrian dabil lanean. Ikusten ez diren lanez eta horien ertzez aritu da, besteak beste.