Topaketetan eskola antzerkiaren txanda da

Nerea Uranga

Errezilgo San Martin herri eskolako ikasleak Topaketetan antzezten, Soreasun. (Oier Arregi)

Errezilgo San Martin herri eskolako eta Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleen antzezlanak ikusteko aukera izan da gaur Soreasu antzokian. Azpeitiko Antzerki Eskolako taldeek bihar eta ostegunean taularatuko dituzte antzezlanak.

Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketen barruan, eskola antzerkian haur eta gazteek prestatutako antzezlanak taularatuko dituzte Soreasu antzokian, gaurtik ostiralera bitartean. Gaur, Errezilgo San Martin herri eskolako 10 eta 12 urte arteko ikasleek Ez emozionau! antzezlana egin dute jendaurrean, Soreasun. Bermeoko (Bizkaia) Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleek, berriz, Peter Pan eta Lehoi erregea lanak egin dituzte.

Bihar eta ostegunean Azpeitiko Eskola Antzerkiko taldeen txanda izango da Antzerki Topaketetan. Bihar, asteartea, Bum! eta Supers antzezlanak egingo dituzte Soreasun, eta ostegunean, Harria antzezlana. Hiru antzezlanetan 10 urtetik 18 urtera arteko haur eta gazteek parte hartuko dute.

Ostiralean bukatuko dira eskola antzerkiko emanaldiak Soreasun. Egun horretan, Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi ikastetxeko 9 urtetik 12 urtera arteko ikasleek hiru antzezlan egingo dituzte.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide