urr 09, 13:55 Azpeitia
Ate joka datoz Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketak. Urriaren 30ean, ostiralez, zabalduko dute jardunaldien teloia, eta azaroaren 22ra bitartean, emanaldi ugari izango dira ikusgai, haurrei zein helduei zuzenduta. Sarrerak salgai daude dagoeneko, antzerkitopaketak.eus atarian.