Goi mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako diru laguntza deialdia zabaldu dute

Julene Sorarrain

Itxas Gain klubeko piraguistak. (Julene Sorarrain)

Azaroaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, HAZ zerbitzuan. Laguntzak goi mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude.

Zumaiako Udalak norbanako kirolariei zuzendutako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Zumaian erroldatutako goi mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude laguntza horiek —urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne—, betiere udalaren kirol jardueretan parte hartu badute.

Bada, interesdunek udalaren webgunean dituzte eskuragarri eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak. Prozedura doakoa dela nabarmendu du udalak, eta izapideak telematikoki egitea gomendatu du. Eskaerak azaroaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide