Arroa Bira mendi ibilaldia egin dute gaur goizean hainbat haur eta helduk, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta. Eguraldiak mendizaleei lagundu die aurten, eta giroak lagunduta, inguruko bazterrez gozatzeko parada izan dute parte hartzaileek.
Ohiko moduan, bi ibilbide izan dituzte aukeran: bata hamalau kilometrokoa, eta besteak 5,7 kilometrokoa. Guztiak Arroabeko plazatik abiatuta, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta, San Lorente edota Agore zeharkatu dituzte mendizaleek, bakoitzak egin duen ibilbidearen arabera. Gainera, San Lorentek bi ibilbideetako parte hartzaileak elkartu direnez, guztiek elkarrekin mokadua egin dute. Era berean, aurten berrikuntza bat izan dutela azaldu dute herritarrek: bide guztia "seguru" egiteko aukera izan dute, bidegorriari esker.
(Argazkiak: Ezkaizto auzo elkartea)