Arritxu Gonzalez proposatu dute Zumaiako EH Bilduren alkategai izateko

Maddi Txintxurreta aza 05 Zumaia

Goi-mailako ingeniaria, Lanbide Heziketako irakaslea eta 2011-2015 legegintzaldian zinegotzi izandakoa da Arritxu Gonzalez zumaiarra. Haren kudeaketarako gaitasuna eta izaera herrikoia nabarmendu ditu EH Bilduk.