Badatorren Getaria lelo hartuta, herri batzarra deitu du Getariako EH Bilduk gaur arratsalderako. 18:00etan hasiko da saioa, Zarautz Jauregian, eta hitzordua baliatuko dute datozen udal hauteskundeetarako aukeratutako alkategaiaren berri emateko.
Horrez gainera, 2027ko udal hauteskundeei begira dituzten asmoez eta erronkez ere jardungo dute saioan, eta bertaratzen diren herritarrek galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.