Maider Leunda pediatrak Haurren garapen osasuntsurako gakoak hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean, Etxezabalan. 17:30ean hasi eta 19:00ak arte, haurren garapen emozional, afektibo eta fisikoari buruzko gakoak aztertuko ditu Leundak, bere ibilbide eta esperientzia pediatrikoan oinarrituta. Saioa euskaraz izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da.