Errezilgo festetarako gaueko autobus zerbitzua prestatu du aldundiak

Ane Olaizola

Errezilgo sarrera, Azpeititik joanda. (Guka)

Sanmartinak ospatuko dituzte datozen egunetan Errezilen, eta ostiral eta larunbat goizaldean, bina autobus izango dira Errezildik Azpeitira jaisteko. 

Errezilen San Martin festak ospatuko dituzte datozen egunetan, eta hori dela eta, autobus zerbitzu berezia izango da asteburuan Azpeitia eta Errezil artean. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak bi egunetan eskainiko du Errezilgo festetako gaueko autobus zerbitzua: ostiralean eta larunbatean. Goizaldean izango dira biak ala biak: 02:00etan eta 04:30ean abiatuko da autobusa Errezildik Azpeitira, eta hango anbulatorioan amaituko du ibilbidea, 02:15ean eta 04:45ean, hurrenez hurren. 

Bestalde, gainontzeko autobus zerbitzuen ordutegi guztiak Lurraldebusen webgunean nahiz 900 30 03 40 telefono zenbakian kontsulta daitezkeela adierazi du aldundiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide