Telebista

Elkarrizketak

Egilea: Guka Telebista
6 atal ikusteko
Euskararen aldeko suziria
2026/11/12

Errezilgo euskara ikasleek eta Irati Urdalleta irakasleak botako dute San Martin jaietako txupinazoa aurten. Ostiralean, 19:00 pasatxoan piztuko dute festa.

8 min
Emakumeen arteko demei bidea zabalduz
2026/11/05

K-1 kirol modalitateko jaialdia hartuko du etzi Gurea frontoiak. Guztira, bederatzi borrokaldi izango dira, tartean Azkoiti-Azpeitiko kirolarienak. Onintza Kerejeta eta Maialen Urkia izango dira protagonistetako bi.

Azkoitiko aurreneko puzzlea, osatzear
2026/10/08

Iñigo Gorritxok eta Nerea Soraluzek sustatuta, Azkoitiko I. Puzzle Txapelketa egingo dute urriaren 17an, Elkargunean. Proba horretan parte hartzeko izen ematea zabalik dute oraindik, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

11 min
Bost urte beteta, hamaika egiteko
2026/10/06

Pandemia garaia amaitu berritan, 2022ko ekainean, inauguratu zuten Azpeitiko Izarraitz skate parkea. Ordutik, ehunka pertsona igaro dira kirolgunetik urtero-urtero. Datozen egunetan ospatuko dute bosgarren urtemuga, eta festarako gogotsu eta lanerako indartsu daudela kontatu dute Simon Aldalurrek, Xiker Aizpuruk eta Asier Leonek. 

4 min
Estreinakoa, bigarren geltokia
2026/09/23

Euskal Herriko mendi duatloien zirkuitua Zarautzera iritsiko da larunbatean lehen aldiz. Antolatzaileek 100 parte hartzaileren langa gainditzea espero dute.

Kriston Burrundaie, herriko musika Azpeitiko kaleetara ateratzeko
2026/09/14

Azpeitiko musika taldeen ekimenez, Kriston Burrundaie musika jaialdia ospatuko dute larunbatean Azpeitian aurrenekoz. Kalera aterako dute musika, baita zenbait aldarri ere, baina batez ere herriko taldeen arteko harremana indartzea eta eszena antikomertziala sustatzea dute xede. Kriston Burrundaiek talde berriei oholtzara ateratzeko aukera ere eman die. Horietako bat da Ele musika taldea. Musikari antolatzaileekin eta Eleko musikarien adierazpenekin osatutako bideoa da hau. 

9 min
0 atal ikusteko