Arranon eta Eguzkin eskuratu daitezke larunbatean Zarauztik Bilbora joateko autobusen txartelak

Eneko Eizagirre Perez

Euskal Selekzioaren partidu bat. (Euskadiko Futbol Federazioa)

Euskal selekzioaren partiduaren harira, Bilbon hainbat ekintza egingo dira larunbat osoan zehar. Hitzordu hauetara iristeko, Zarauztik bi autobus gehiago antolatu dituzte. Biak 15:00etan aterako dira Frantziskotarren eliza aurreko geltokitik eta itzulerari dagokionez, bata 20:00etan izango da, eta bestea, berriz, 23:00etan partidua amaitu ostean.

Hitzordu garrantzitsua du aurretik Euskal selekzioak larunbat honetan, izan ere, Venezuelaren aurka jokatuko du lagunarteko partidua Bilboko San Mames zelaian 20:00etan. Bestalde, partiduaren harira, Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa ere egingo dute Bilboko kaleetatik barrena 17:00etan.

Ekintza hauetara gerturatzeko, eta haietatik itzultzeko, bi autobus antolatu dituzte Zarauztik. Biak Frantziskotarren eliza aurreko geltokitik aterako dira 15:00etan, eta itzulerari dagokionez, bi txandatan izango da; bata manifestazioaren ondoren aterako da Bilbotik 20:00etan, eta bestea partidua amaitzean, 23:00etan. Autobusetako txartelak jada eskuragarri daude Arrano eta Eguzki tabernetan eta bertan dauden orrietan eman beharko da izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide