Oroimenaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, asteartean, eta herriko biktima guztiak gogoratzeko ekitaldia antolatu du Azkoitiko Udalak; azken urteetan bezala, elkarretaratze isila egingo dute Intsausti partean dagoen Oroimenean eskulturaren ondoan, 11:30ean. Ana Azkoitia alkatea buru dela elkartuko dira udal ordezkariak han, eta lore eskaintza egingo dute ondoren. Dena den, herritar orok du han parte hartzeko aukera.