Adineko herritarrek hitzordu polita izan zuten atzo arratsaldean, Getarian. Izan ere, herritarren eskaerari erantzunez, eta udalak antolatuta, dantzaldia izan zen Berdura Plazan. Joxe Mendizabal musikariak girotu zuen saioa, eta hainbat lagunek askotariko doinuen erritmoan egin zuten dantza. Giro bikaina izan zen pare bat ordu iraun zuen hitzorduan.