Azaroaren 7an, 50 urte bete ziren Fernando Aire Xalbador bertsolaria hil zenetik, urtemuga hori kontuan hartuta eta bertsolari urepelderra (Nafarroa Beherea) gogoan, hitzaldia eta elizkizun berezia antolatu dituzte Loiolako Basilikan datorren iganderako, azaroaren 15erako. "Urola aldean oso maitatua izan zen Xalbador, eta hura hil zeneko 50. urteurrenean gogoan izan nahi dugu urepeldarra. Hala, Loiolako basilikan ere omenalditxoa egin nahi diogu Urepele aldeko hainbat kantari eta beste lagun batzuekin batera", azaldu dute Loiolako Santutegiko ekitaldiaren antolatzaileek.
Hona hemen iganderako prestatu duten egitaraua:
- 11:00. Hitzaldia. 50 urte, eta Xalbador gogoan, Josemari Iriondoren eskutik. Loiolako basilikan.
- 11:30. Meza. Urepele aldeko kantariek, Joxe Luis Gorrotxategi eta Joan Joxe Eizmendi Loidisaletxe bertsolariek eta Garikoitz Mendizabal txistulariak parte hartuta. Loiolako basilikan.