Aurten bederatzi hamarkada bete dira tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik, eta data hori mugarri hartuta, tour historikoa antolatu du Gaztiok Piztu eragileak datorren larunbaterako, azaroak 14. Hitzordua 11:00etan jarri dute, gaztetxeko aterpean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ezinbestekoa da herriko gazteek duela 90 urte gertatutakoa eta herritarrek sufritutako errepresioa sakon aztertzea eta lantzea.
Ibilbide gidatuan zehar, 36ko gerrak herrian utzitako arrastoa eta erregimen frankistak lehen urteetan abiarazitako errepresio makineria landuko dituzte.
Gaztiok Pizturen esanetan, egungo faxismoaren gorakadaren aurrean berebiziko garrantzia du kontzientzia hartzeak eta duela 90 urte eragindako sufrimendua gogora ekartzeak, "berriro gerta ez dadin".