Errezilen, Lasaon eta Ortzaikan sanmartinak hasteko zorian

Mailo Oiarzabal

Enbilen Pepitak taldekoak Askizun, herenegun. (Usua Garin)

Azkoitiko San Martinen eta Urdanetan, aldiz, joan den asteburukoari jarraipena emango diote. Greba deialdiarekin batera dator aurten San Martin eguna. 

Bihar, azaroak 11, San Martin eguna da, eta data horren bueltan ez dira gutxi Urola Kostan festak egiten dituzten tokiak. Udazkeneko santu 'festazaleena' da, izan ere, San Martin eskualdean. Aurten aste erdi-erdian egokitu da azaroaren 11 eta, horrela, aurreko zein ondorengo asteburuetarako antolatu dituzte festak han eta hemen. Getariako Askizun eta Azpeitiko Bustintzuriko Errebalean, esaterako, joan den asteburuan hasi eta bukatu zituzten aurtengo ospakizunak.

Aiako Urdanetan ere aurreko asteburuan izan zituzten lehen ekitaldiak, baina aste honetan ere jarraituko dute han sanmartinak ospatzen. Bihar bertan, zaindariaren egunean, patata tortilla lehiaketa, auzotarren arteko herri kirolak eta Izer eta Narbaizarekin erromeria izango dituzte Urdanetan, eta ostiraletik igandera bitarterako egitarau oparoa prestatua dute; igandean, hain zuzen, Oilasko Biltze Egunarekin borobilduko dituzte aurtengo San Martin festak.

Errezilen, Azpeiti-Zestoako Lasaon eta Orioko Ortzaikan, berriz, sanmartinak hasteko zain-zain daude.

Grebak baldintzatuta

Hiru horien artean Ortzaikakoak izango dira festak ospatzen hasten aurrenak. Gaur izango dute lehen hitzordua, ardo mutilen afariarekin. Urdanetan bezala, Ortzaikan ere iragarri dituzte festa ekitaldiak San Martin egunerako, baina ez Errezilen eta Lasaon; ez, behintzat, festa egitarau ofizialen barruan. Izan ere, San Martin eguna ez ezik, greba orokor eguna ere izango da biharkoa, eta horrek baldintzatuko du San Martin eguna toki batzuetan. Errezilen, esaterako, jaien egitarau ofizialean jaso dute A11-ko greba, baita horrekin bat egiteko deia ere.

Horrenbestez, ostiralean, hilaren 13an, hasiko dira aurtengo festak ospatzen Errezilen, eta txupinazoa ere orduan botako dute; zapatuan, besteak beste, Nerea Ibarzabalekin eta Maialen Lujanbiorekin bertso bazkaria izango dute Letean, eta gaur da txartelak erosteko azken eguna.

Lasaon ere ostiralean botako dute txupinazoa. Bi eguneko festak dituzte aurten lasaotarrek, ostiralean eta zapatuan izango baitituzte ekitaldiak han.

Hona hemen sanmartinetako datozen egunetako egitaraua, herriz herri:

Azkoitia.

  • Bihar, asteazkena, San Martin eguna.
    • 11:00. Meza, San Martingo ermitan. Ondoren, bisita gidatua.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 10:40. Umeen korrikaldia.
    • 11:00.XI. San Martin mendi lasterketa. Izen ematea: 10:00etan, San Martin mikologi elkartean.
  • Azaroak 15, igandea.
    • Goizean, hamaiketakoa Ardatz elkartean.

Errezil. 

  • Bihar, asteazkena. San Martin eguna.
    • A11, greba orokorra.
  • Azaroak 13, ostirala.
    • 16:30. Ume jolasak.
    • 19:00. Herriko trikitilarien kalejira.
    • Ondoren, txupinazoa, euskara ikasleen eskutik.
    • 20:00. Gaztetxoen dantza emanaldiak.
    • 21:00. Herri afaria, Gaztetandikek eskainita.
    • Ondoren, Iratzar taldearen emanaldia.
    • 07:00. Gaupaseroen argazkia.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 14:00. Bertso bazkaria Letean, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio bertsolariekin eta Julen eta Erkizi trikitilariekin.
    • 16:30. Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren estreineko emanaldia, Borondegin.
    • 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, Euskal Parrillaren eskutik.
    • 23:00. Obaneuke taldearekin dantzaldia.
  • Azaroak 15, igandea.
    • 11:00. Umeen kros herrikoa.
    • Ondoren, erraldoiekin kalejira.
    • 17:30. Herri kirol erronka: Asteasu vs Errezil.
  • Azaroak 22, igandea. Jubilatuen eguna.
    • 11:00. Herriko animalien erakusketa.
    • 13:00. Meza.
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria, Borondegin.

Lasao (Azpeitia-Zestoa).

  • Azaroak 13, ostirala.
    • 20:30. Txupinazoa.
    • 21:00. Lasaoko sagardo dastaketa. Pintxoak eta sagardoa, elkartean.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 11:00. Meza.
    • 11:30. Hamaiketakoa auzoko adinekoekin. Trikitilariak: Itzeder eta Txibilter.
    • 13:30. Haur eta gaztetxoen txupinazoa. Segidan, buruhandiak.
    • 14:00. Haur eta gaztetxoen bazkaria.
    • 15:30. Auzotarren arteko mus txapelketa.
    • 16:00. Puzgarriak, frontoian.
    • 20:30. Bertso afaria. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Trikitilariak: Itzeder eta Txibilter.

Ortzaika (Orio).

  • Gaur, asteartea.
    • 21:00. Mutil ardoko afaria.
  • Bihar, asteazkena. San Martin eguna.
    • 10:00. Meza nagusia.
    • Jarraian, hamaiketakoa eta toka txapelketa.
    • 14:30. Bazkari girotua.
  • Azaroak 13, ostirala.
    • 19:00. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
    • 21:00. Afaria, Attola eta Haritz trikitilariek girotuta.
    • 01:00. Davila DJa.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 05:30. Baratxuri zopa.
    • 06:00. Oilasko biltzea.
    • 21:00. Afaria, 20 Minutu orkestrarekin. Txartelak Kutixin eta Olidenen eros daitezke, bihar arte.
    • 00:30. Niko DJa.
  • Azaroak 15, igandea.
    • 16:30. Jolasak, Txurrumuskiren eskutik.
    • Ondoren, txokolate jana.
    • 18:00. Erromeria, Jagoba eta Maddalenekin.
  • Azaroak 20, ostirala.
    • 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea, 22:00etan.
    • 23:30. Indate DJa.
  • Azaroak 21, larunbata.
    • 18:00. Gaztaina jana.
    • 18:30. Herri kirolak. Aizkoran: Julen Gabirondo eta Beñat Tellerria. Harri jasotzen: Joseba Ostolazaren eskolako harri jasotzaileak.
    • 23:30. Aros gaua.
  • Azaroak 22, igandea.
    • 14:00. Bailarako bazkaria.
    • 18:00. Erromeria, Garixe, Arbeo eta Maltzetarekin.
    • Ondoren, su festa.

Urdaneta (Aia). 

  • Bihar, asteazkena. San Martin eguna.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak.
    • 18:00. Erromeria, Izer eta Narbaizaren eskutik.
  • Azaroak 13, ostirala.
    • 00:30etik goizaldera arte.Fury DJa, Ximor tabernan.
  • Azaroak 14, larunbata.
    • 17:30. Sagardo dastaketa.
    • 19:00. Jta Elektrotxaranga.
    • 21:00. Afaria Indamendin, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak gaur arte, Izetan eta Udaberrin.
    • 00:00. Erromeria, Komerikekin.
    • Ondoren, Indate eta Kroke DJak
    • 01:30. Naza DJa, Ximor tabernan.
  • Azaroak 15, igandea. Oilasko Biltze Eguna.
    • 07:00. Oilasko bilketaren hasiera dianarekin, Larrume eta Beltza bertsolariekin, eta Laja eta Alabier trikitilariekin.
    • 14:00. Bazkaria, Indamendin.
    • 18:00. Herri kirolak.
    • Jarraian, erromeria, Laja eta Alabierrekin.
    • Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide