Azaroaren 25a

Saiazen Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokoloaren talde eragileak bilera deitu du hilaren 18rako

Ane Olaizola

Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokoloaren talde eragilearen bilera bat, artxiboko irudi batean. (Saiaz mankomunitatea)

Bidaia-Goiazko liburutegian elkartuko dira, eta taldeak Azaroaren 25erako prestatu duen egitarauaren berri emango du. 

Saiaz mankomunidadearen barruko (Errezil, Beizama, Bidania-Goiatz eta Albizturgo udalek osatzen dute) Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokoloaren talde eragileak bilera deitu du hilaren 18rako. Bidaia-Goiazko liburutegian elkartuko dira 17:30ean, eta besteak beste, Azaroaren 25erako prestatu duten egitarauaren berri emango dute. 

Horrez gain, beste hainbat kontu ere landuko dituzte bileran, hala nola aurtengo prebentzio programak, indarkeria matxistari lotutako datuak, erakundeen arteko koordinazioa eta Erakundeen Mahaia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide