Errege Magoen kabalkada antolatzeko bilera egingo dute etzi Aizarnazabalen

Julene Sorarrain

Gaspar erregea, familia bat agurtzen, Aizarnazabalgo kabalkadan. (Intza Trula)

Urtarrilaren 5ean Errege Magoen kabalkadak zeharkatuko du herria, eta hitzordua prestatzeko bilera deitu du Aizarnazabalgo Udalak ostegun honetarako.

Urtarrilaren 5ean igaroko da Errege Magoen kabalkada herritik, eta hitzordua antolatzeko eta prestaketekin hasteko bilera antolatu du Aizarnazabalgo Udalak.

Ostegunean elkartuko dira, 18:00etan, Lauburuko liburutegian. Udalak herritar oro animatu du hitzordura bertaratzera eta laguntzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide