Kirolaren eta zoru pelbikoaren arteko loturaz solasaldia, zapatuan

Julene Frantzesena

Leire Mujika fisioterapeuta. (Goiberri)

Domusa Teknik proben atarian, emakumeei zuzendutako hitzordua prestatu du Lagun Onak mendi bazkunak. Zoru pelbikoaz jardungo du hizketan Leire Mujika fisioterapeutak, eta gainera, ariketak egingo dituzte partaideek. Osteguna izango da saiorako izena emateko azken eguna.

Domusa Teknik proben atarian, Lagun Onak mendi bazkunak emakumeei zuzendutako fisioterapia saioa antolatu du larunbaterako. Zoru pelbikoan aditua den Leire Mujikak gidatuko du solasaldia, eta beraz, herritarrek kirolaren eta zoru pelbikoaren arteko loturari buruzko azalpenak entzuko dituzte. Osteguneko 18:00ak bitartean eman ahal izango da saiorako izena, honako formulario hau beteta.

Bi ordu eta erdiko saioa izango da, eta bi zatitan banatuko dute; lehenengoan, kirolak zoru pelbikoan duen eraginaz jardungo dute, batez ere mendi lasterketek duten eraginaz; bigarrengoan, berriz, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egingo dituzte.

Saioa igerilekuaren eraikinean izango da, 09:00etan hasita, eta antolatzaileek arropa erosoarekin joateko deia egin diete herritarrei, saioa teorikoa ez ezik, praktikoa ere izango delako. Gainera, hitzordua bukatzean, bertan dutxatzeko aukera izango dute partaideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide