Azkoitiko emakume bat desagertu da, eta Ertzaintza haren bila ari da. Desagertutako pertsonak Rebeca izena du, eta 52 urte ditu. Atzo ikusi zuten hura azkenengoz, Donostiako autobus geltokian, eta ordutik ari dira bere bila.
Atzo, desagertu zen unean, galtza beltzak, alkandora urdina eta zapatila beltzak zeramatzan jantzita, eta poltsa ilun bat ere bazeraman (beltza edo urdina). Inork informaziorik balu, Larrialdietako 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute Ertzaintzak eta familiak.