II. Jostailu Truke Azoka egingo dute larunbatean Aian

Onintza Lete Arrieta

Jostailu batzuk. (Guka)

Jostailuak bezperan, ostiralarekin, jasoko dituzte Gaztelekuan, eta jostailu bakoitzeko tiket bana jasoko dute herritarrek, azokan beste jostailu batengatik aldatu ahal izateko. Azokara, hori bai, ezingo dute umeek bertaratu. 

Bigarrenez jostailuak trukatzeko azoka egingo dute Aian. Gabonak gerturatzen ari dira, eta etxean erabiltzen ez direnak beste batzuengatik aldatzeko momentu aproposa izan daiteke. Larunbatean egingo dute azoka Gaztelekuan, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. 

Parte hartzeko, etxeko jostailuak bezperan, ostiralean, eraman beharko dira Gaztelekura bertara, ordu tarte berean, hau da, 17:00etatik 19:00etara. Jostailuek egoera onean egon beharko dute, eta garbi. 

Emandako jostailu bakoitzeko tiket bat eskuratuko dute herritarrek, eta tiket horrekin, azokan beste jostailu bat hartzea izango dute. Hori bai, azoka egunean umerik ezingo da bertaratu azokara, antolatzaileek nabarmendu dutenez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide