Itsasoak berekin du arriskua, eta Orion begien aurrean gertatu dira handienak: barran. "Oriotarren kezka minena da barra", idatzi zuen Fabian Loidik. 23 arrantzale eta arraunlari hil dira azken mendean. Lehorretik baporeak nola aterako begira egon dira familiak Orion: San Juanen, San Martinen, Anpolaitan edo Olluanen.
Kantua: 100 alargunen dantza. Manez (Thierry Biscary eta Uxue Alberdi)
Historia liburuetan herritarren ofizioak kontatu izan dira. Orion, barrako arazoek ez diete egunero arrantzara joateko aukera eman izan oriotarrei; horregatik, errioko arrantzan eta baratzean zein soroan aritu izan dira oriotarrak mendearen erdi aldera ere. Beste portuetako arrantzaleen begietan, arrantzaleak eta baserritarrak izan dira oriotarrak.
Kantua: Eñaut eta Unai Agirre, Tximela kapitainak Gipuzkoako herriei.