Gukak honako atal honetan bilduko ditu 2026ko sansebastianetako eduki guztiak.
"Gure trena", berriro jende artean

Gorka Eizagirre - Ihintza Elustondo - Usua Garin urt 17, 20:00 Azpeitia

Erreportajeak

2026an ehun urte beteko dira Urolako trena martxan jarri zutenetik, eta urtemuga hori tarteko, horixe da San Sebastian eguneko haurren danborradan aterako duten karrozaren gaia: Urolako trena. Proiektu horren inguruan hitz egin dute Arte eta Diseinu Ikastegiko irakasleek, Juanjo Olaizolak eta Fermin Lasak.