Sansebastianak 2026

Bihar egingo dituzte danborradetarako lehen entseguak

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 12a

Hainbat lagun iaz, helduen danborradako entsegu batean.

Haurrek 16:00etan egingo dute lehen entsegua Izarraitz pilotalekuan, eta 21:00etan, berriz, helduek. Etzi eta etzidamu ere egingo dituzte entseguak leku eta ordu berean.

Astebete baino ez da falta San Sebastian jaietarako, eta umeak nahiz helduak bihar hasiko dira danborradetarako prestaketekin. Haurrek 16:00etan egingo dute lehen entsegua Izarraitz pilotalekuan, eta handik ordu batzuetara izango da helduen txanda; 21:00etan egingo dute entsegua.

Beste bi entsegu ere egingo dituzte umeen nahiz helduen danborradetarako; etzi eta etzidamu izango dira horiek, leku eta ordu berean. Hitzorduetako batzuetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide