Sansebastianak nagusiki danborradarekin eta jai giroarekin lotzen diren arren, Azpeitian bada Sebastian Donearen omenezko monumentu garrantzitsu bat: Soreasuko Sebastian Donearen parrokia. Hori dela eta, hari eskainitako abesti bat jotzen da Azpeitiko danborradan, parrokiaren atarian. San Sebastian egunez ere danbor hotsek hartzen dute parrokia.
Soreasuko Sebastian Donearen omenezko parrokiak hainbat garaitako elementu artistikoak eta arkitektonikoak biltzen ditu, eta sansebastianen aitzakian, artxor horien inguruko xehetasunak aletu ditu bertatik bertara Ander Ugarte turismo gidariak, parrokiara egindako bisitan.