Sansebastianak 2026

Urteko gau berezienetariko bati ekiteko prest

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 19a

Ordu gutxi falta dira sansebastianak hasteko, eta herritar hainbat aritu dira prestaketetan gaur goizaz geroztik. Soziedadeetan afaritarako prestaketek hartu dute protagonismoa; ile apaindegietan, berriz, kantinerek eta banderadunek.

Ordu gutxi falta dira danbor festa hasteko, baina asko dira goizetik prestaketetan murgilduta diren herritarrak. Izan ere, gaur 22:00etan hasiko dira sansebastianak, eta ordurako dena pronto izatea komeni.

Danborradarako soinu eta irudi azpiegitura prestatzen aritu dira hainbat behargin goizean, Parrokiaren atarian, plazan nahiz Perez Arregi plazan. Udal langileek ere izan dute zer eginik festa aurreko azken orduetan.

Goizean nahiz eguerdi partean hasita, danbor taldeentzako afaria prestatzen ari dira hainbat soziedadetan eta jatetxetan. Elkarte batzuetan danbor taldeetako kideak ari dira otordua prestatzen, eta beste batzuetan, berriz, catering zerbitzuen esku utzi dituzte sukalde kontuak.

Gainera, banderadunak eta kantinerak ile apaindegietan dira, danborren desfilea hasi atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide