Helduen danborradako taldeek ere hasi dituzte sansebastianetarako prestaketak. Atzo, 21:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan jardun zuten danborrak astintzen, eta Gukak zuzendari estreinatuko direnekin, zuzendari errrepikatuko duen batekin eta Alkartasuna taldea zuzentzen urteak daramatzan batekin hitz egiteko baliatu zuen hitzordua.
Denera, 33 talde aterako dira San Sebastian bezperako helduen danborradan.
Hitzordu horretarako prestatzeko gaur eta bihar ere egingo dituzte entseguak, ordu eta leku berean, Unai Frantsesena Udal Musika Bandaren zuzendariaren agindupean.