Sansebastianak 2026

Ilusioz hasi dira umeak danborradarako prestatzen

Maialen Etxaniz-Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 13a

Umeen danborradan parte hartuko duten gaztetxoek gaur egin dute lehen entsegua. Gukak partaideetako batzuekin hitz egiteko baliatu du hitzordua.

Herriko gaztetxoek gaur ekin diete sansebastianetako danborradarako prestaketei. Izarraitz pilotalekuan jardun dute 15:30ak geroztik danborrak astintzen, eta Gukak partaideetako batzuekin hitz egiteko baliatu du hitzordua.

Orotara, hamar talde aterako dira San Sebastian eguneko umeen danborradan: Izarraizpe ikastolakoak, Ikasberri ikastolakoak, Iraurgi ikastetxekoak, Itsasi dantza taldekoa nahiz Juan Antxieta musika eskolakoa.

Hitzordu horretarako prestatzeko gaur ez ezik, bihar eta etzi ere egingo dituzte entseguak, ordu eta leku berean, Unai Frantsesena Udal Musika Bandaren zuzendariaren agindupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide